*Aldaketak jasan? ala Aldaketak izan?

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 19a, 09:00

Euskaltzaindiak dioenez, desegokiak dira erdarazko (es) ‘sufrir’ / (fr) ‘subir’ aditzaren kalkoz osaturiko esaldiak.

Hona hemen adibide batzuk:

  • *Dekretu-egitasmoak aldaketa batzuk jasan ditu.
    • > Dekretu-egitasmoak aldaketa batzuk izan ditu.
  • *Kamioizaleak zauriak jasan ditu eta ospitalera eraman dute.
    • > Kamioizalea zauritu egin da eta ospitalera eraman dute.
    • > Kamioizalea zaurituta ospitalera eraman dute.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun