Euriteak 2021.12.10

Erreskate-lanak gaur igandea eginen dituzte, atzo Bidasoko uraren emariak ezinezkoa egiten baitzuen

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 11a, 08:12

Suhiltzaileen Uretako Erreskate Taldekoek gaur saiatuko dira berriz. Atzo arratsalde apalean ur handiegiak eta argitasun gutti baitzegoen erreskatea segurtasunez egiteko. Honekin, uholdeek Bidasoaldean eragin duten bigarren biktima izanen da Sunbillan luizi batek autoaren barrenean harrapatutako emakumearekin batera.

 
Oronozko parkeko suhiltzaileek aurkitu dute ibilgailua Lesakako zubitik hurbil, Bidasoko Bide Berdean paseatzen ari zen pertsona batek uretan objektu zuri handi bat zegoela ohartarazi ondotik. Suhiltzaile bat errekara sartu da eta egiaztatu du desagertutako gizonaren furgoneta izan daitekeela urpean dagoena, Bidasoko ur-goraldiak arrastaka haraino eramandakoa. Errekan sartu eta suhiltzaileak eskuarekin sumatu du furgonetaren eserlekuan bulto bat badagoela. Hori baieztatuta, gaurko uholdeen gorabeherei erantzunez Erriberan zeuden Uretako Erreskate Taldeko kideak Lesakara etorri dira, gorpua uretatik ateratzen saiatzeko.
 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun