Euriteak 2021.12.10

Emakume bat hil da Sunbillan lur-jauzi batek azpian harrapatuta

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 10a, 13:42

Beheko argazkian ageri den bezala, Sunbillan Galtzada baserriaren ondoko mendia erori eta estalpean autoaren barrenean harrapatu du hildako emakumea.

Itxura denez, bizilagun batek deitu du larrialdi zerbitzuetara eta foruzainak hurbildu direnean autoaren barrenean aurkitu dute emakumezkoa hilda.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun