Euriteak 2021.12.10

Elizondon atzo desagertu zen 61 urteko gizon baten bila segituko dute gaur

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 11a, 06:30

«Lesakan Arcelor Mittalek duen lantegira ailegatu ez zela» jakin zutenean, arrebak eman zuen desagerpenaren abisua. Herritarrez gain, Foruzaingoaren patruila batzuk ere ibili ziren atzo gizonaren bila eta bitarte honetan agertzen ez bada, gaur larunbata, eguna argituta, berriz hasiko dira bilaketa-lanekin. Nafarroako Suhiltzaileek hartuko dute bilaketa lanaren ardura, batez ere Bidasoa ibaia eta bazterretan bilatuko dute.

«Lanera ailegatu ez zela» jakin zutenean, arrebak eman zuen desagerpenaren abisua 112ra deituz. Desagertuta dagoen gizona Elizondon bizi da, eta 61 urte ditu. Aitor Bazterrika Elizondoko alkateak erran duenez, “Lesakako lantegirako bidean, Etxalar eta Lesaka artean, errekara erori izanaren susmoa” ari da nagusitzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun