Honela adieraz daiteke agindua:
- *Etortzea bera! > Etor dadila bera!, Datorrela bera!, Etor bedi bera!...
- *Egitea Nereak! > Egin dezala Nereak!, Egin beza Nereak!...
- *Joatea Lorea! > Joan dadila Lorea!, Doala Lorea!…
- *Erratea/esatea egia denek! > Erran dezatela egia denek!
Antza denez, erabilera oker hau analogiaz sortu da:
Bera etortzea nahi dut erraten denez, zenbait hiztunek bera etortzea aginduarekin ere parekatzen dute gaztelaniaren eraginez. Honelako zerbait: Quiero que venga = Bera etortzea nahi dut da, eta aginterazko perpausean ere baliokidetza bera egiten dute, baina ez da zuzena: Que venga (él/ella)! = *(Bera) joatea!
*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.