*Ez duzu zertan etorri beharrik

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 10a, 11:00

Euskaltzaindiaren arabera, *Ez daukazu zertan kezkatu beharrik, *Ez duzu zertan etorri beharrik moduko egiturek ez dute tradiziorik. Bakoitza bere aldetik erabiltzea egokia da: Ez duzu zertan etorri edo Ez duzu etorri beharrik.

Baina bien gurutzaketa okerretik sortzen da akatsa; bi egiturak elkarrekin nahasi gabe jokatu behar da, galdetzailea (ZERTAN) eta behar izan aditza bateraezinak dira. 

  • *Ez duzu zertan etorri behar > Ez duzu zertan etorri(rik).
  • *Ez duzu zertan etorri beharrik > Ez duzu etorri beharrik.
  • *Ez daukazu zertan kezkatu beharrik > Ez duzu zertan kezkatu / Ez duzu kezkatu beharrik

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun