*Mantenimendu ala mantentze?

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 27a, 09:00

Erdal kalkoz erabiltzen den *mantenimendu (espainieraz ‘mantenimiento’ eta frantsesez ‘maintenance’) euskaraz ez da egokia. Egokia mantentze da.

Ikusi hemen adibide batzuk:

  • *Mantenimendu (-) lanak egin dituzte > Mantentze (-) lanak egin dituzte.
  • *Unibertsitateko mantenimendu zerbitzua > Unibertsitateko mantentze zerbitzua

Mantenu, berriz, jatekoa da.

  • Gurasoen ardura da seme-alaben mantenua.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun