- Ezagutzen dut euskara, baina ez dakit euskaraz solas egiten.
Beraz, bi esapide hauek ez dute gauza bera erran nahi.
- Euskara ezagutzen du ≠ euskara(z) (ba)daki-
- Ingelesa ezagutzen du / ingelesaren ezaguera du ≠ badaki ingelesez.
Bertzelako okerrak ere egin izan dira izan, ukan, egin, eragin eta antzeko aditzak ordezkatzen dituenean.
- Egitasmoak porrota ezagutu zuen hasiera-hasieratik (?) > Egitasmoak porrot egin zuen hasiera-hasieratik.
- Ez du berriro poza ezagutuko (?) > Ez du berriz pozik izanen.
*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.