Komun edo komunean?

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 17a, 08:00

Erdarazko (es) ‘en común’ / (fr) ‘en commun’ lokuzioak euskaratzeko ez da <komunean + izan, jarri, hartu...> egitura erabiltzen. Hortxe ditugu <komun + izan> egitura eta amankomunean adizlaguna.

Hona hemen adibide batzuk:

  • *Zer dute komunean Eguzkiaren argiak, irratiak eta telebistak? < Zer dute komun/amankomunean Eguzkiaren argiak, irratiak eta telebistak? 
  • *Zer ezaugarri dugu komunean bizidun guztiok? > Zein da bizidun guztion ezaugarri komuna/amankomuna?

Testuinguruaren arabera, bertzela ere adieraz daiteke:

  • *Komunean egiten dugu bizitza > Elkarrekin egiten dugu bizitza.
  • *Komunean dugun gela > Elkarrekin dugun gela.

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun