Behin adizlagunarekin egitura egokiak hauek dira:
-*Behin kuota finkatuta dagoela, botoak baliogabetu egiten dira > Behin kuota finkatuta dagoenean, botoak baliogabetu egiten dira
-*Behin taula sortu dugula, bi zenbakiaren multiploak ezabatuko ditugu > Behin taula sortuz gero, bi zenbakiaren multiploak ezabatuko ditugu.
-*Behin erakarri dituela, haietako inork ezin izanen du alde egin > Behin erakarrita, haietako inork ezin izanen du alde egin.
-*Behin herriko historia kontatu dugula, has gaitezen herriko bertze kontuei buruzko informazio gehiago ematen > Behin herriko historia kontaturik, has gaitezen herriko bertze kontuei buruzko informazio gehiago ematen.
*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.