*’Bilera ospatu’ ala ‘bilera egin’?

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 20a, 09:00

*Bilera ospatu eta kideko esapideen lekuan, bilera egin eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du Euskaltzaindiak. 

Hona hemen adibide batzuk:

  • *bilera ospatu > bilera egin.
  • *zozketa ospatu > zozketa egin
  • *partida ospatu > partida jokatu.

Ospatu aditzarekin ondoen egokitzen direnak bestak, garaipenak eta ospakizunak dira. Hona hemen adibide batzuk: 

  • Gabon gaua ospatzeko, aitaren eta amaren ondoan... 
  • Norbaiten mendeurrena ospatu. 

Bilerak, txapelketak, lehiaketak, jardunaldi eta topaketak direnean hizpide (zer erranik ez hiletak), izan, egin, jokatu, batu, bildu, elkartu, gogoratu... dira egokiak. Meza baldin bada, eman/esan

  • Partida Mastegin jokatuko dute.

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun