- *Hain da handia, ez dela atetik sartzen > Hain da handia, (non) ez baita atetik sartzen.
- *Badu lagun bat igeltseroa dela > Badu lagun bat igeltseroa dena.
- *Ez ibili irristailuekin, eroriko zarela! > Ez ibili irristailuekin, eror zaitezke eta / erori eginen zara eta!
- *Ezagutzen ditut neska batzuk bizi direla baserri batean... > Ezagutzen ditut neska batzuk baserri batean bizi direnak / Baserri batean bizi diren neska batzuk ezagutzen ditut / Ezagutzen ditudan neska batzuk baserri batean bizi dira.
- *Kasu, bero(a) dagoela! > Kasu, bero(a) dago (eta)!
*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.