Euskaraz, ahalek kokagune finko samarra du, lagun duen aditzaren ondotik, hain zuzen: joan ahal, etorri ahal, jan ahal…
Hona hemen adibide batzuk:
- *Ahal dut jan? > Ja(te)n ahal dut?
- *Ahal didazue lagundu? > Laguntzen ahal didazue?
- *Ahal dut hitz egin? > Hitz egiten ahal dut?, Hitz egin ahal dut?
- *Ahal naiz komunera joan? > Komunera joa(te)n ahal naiz?, Joan naiteke komunera?
*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.