*'Ez zait gehiegi interesatzen' ala 'Ez zait aunitz interesatzen?'

-egi dela eta, maiz kalko oker bat egiten da, Euskaltzaindiaren hitzetan, «azken urteotan aunitz ugaldu dena».

Hona hemen adibide batzuk:

  • *Ez zait gehiegi interesatzen > Ez zait aunitz/asko interesatzen
  • *Ez dut kezka gehiegi(rik) horretaz > Ez dut kezka handirik horretaz (kezkaren neurria) edo Ez dut kezka aunitzik/askorik horretaz (kezken kopurua).
  • *Ez dakit gehiegi > Ez dakit asko/aunitz(ik).
  • *Ez dut gogo gehiegi > Ez dut gogo handirik / gogo aunitzik/askorik.
  • *Ez da ondoegi moldatzen > Ez da ondo/ongi moldatzen.
  • *Ez du hurbilegitik jarraitu > Ez du oso/hagitz/arras hurbiletik jarraitu.
  • *Ez zuen aldaketa handiegirik ekarri > Ez zuen aldaketa handirik ekarri.

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun