Zergatik ez zara joanen? *Zergatik ez!

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 21a, 09:00

Galdetzailea da zergatik, eta, ez da egokia erantzunetan erabiltzeko, ez baiezko ez ezezko erantzunetan.

Galdetzaile horri dagokion erantzuna galdegaia denez, -(e)lako egitura dagokio normalean. 

  • Zergatik zoaz? *Zergatik bai! > Nahi dudalako.
  • Zergatik ez zoaz? *Zergatik ez! > Ez dudalako nahi.

Onargarriak dira, jakina, bertze aukera hauek ere:

  • Zergatik zoaz? Hargatik… Horregatik…

Ezezko modura emaniko galderetan, ordea, badu tokia:

  • Bihar ez naiz lanera joanen.
  • Zergatik?
  • Zergatik ez [naiz lanera joanen, ba]?

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun