Hortaz, honela behar luke:
-*Gaur nire zorionak dira > Gaur nire urtebetetzea da / Gaur nire urtebetetze-eguna da.
Zoriontzeko moduen artean, jakina, 'Zorionak!' bera bakarrik aski da. Horrez gainera, 'Urte askoan!', 'Urte asko(ta)rako!' edo 'Anitz urtez!' erratea ere egokia da, gehienetan. Baita biak batera ere, bereziki urtebetetze-egunean: ‘Zorionak, eta urte askoan!’.
*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.