1- Aditz nagusirik gabeko zehar-galderen bidez <[aditz nagusia] + ZER/NOR/ZEIN/NON/NOIZ... + -(e)N> moldearen bidez:
- Nik eskatutako guztia eginen duzu?
- *Depende zer/nola/noiz eskatzen duzun. > Zer/nola/noiz eskatzen duzun.
2- Perpaus nagusia ere emanez: ikusi egin behar, jakin egin behar, ez da berdin, alde handia da, aunitz erran nahi du eta gisakoez baliatuz:
- Ikusi egin behar... nola joan behar duen.
- Jakin egin behar... norentzat den.
- Ez da berdin... non edukitzeko den.
- Alde handia dago... nori erraten diozun.
- Aunitz erran nahi du... nork erran duen.
*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.