Erek aitzinetik sintagma edo osagai bat behar du beti, hark dakarren informazio berria nabarmentzen baitu. Beraz, ez da inoiz perpausaren hasieran paratzen.
- *Ere daude bertze karrika batzuk > Bertze karrika batzuk ere badaude.
- *Ere joan gaitezke hondartzara > Hondartzara ere joan gaitezke.
Aditza osorik —edo gutxienez aditz laguntzailea— ezabatzen denean, bai edo ez behar du esaldiak:
- *Haiek partida irabazi dute, eta guk ere > Haiek partida irabazi dute, eta guk ere bai.
Aditza eta bai batera erabiltzea ez da zuzena:
- *Guk ere bai badakigu hori > Guk ere badakigu hori.
- *Etxean ere bai egin dezakezu hori > Etxean ere egin dezakezu hori.
*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.