*'Bertze egunean ez zinen etorri' ala 'lehengo egunean ez zinen etorri'?

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 28a, 11:00

Erdarakada nabarmena da *Bertze egunean ez zinen etorri erratea. Espainieraz el otro día edo frantsesez l’autre jour esapidearen kalkoa da.

Euskaraz iraganari begira eginiko erreferentzia bada, mugatua behar du: lehengoan, joan den egunean, aitzinekoan, aurrekoan…

  • *Bertze egunean ez zinen etorri > Lehengo egunean ez zinen etorri.
  • *Bertze egunean zure arreba ikusi nuen > Joan den egunean zure arreba ikusi nuen.
  • *Bertze egunean mendira joan ginen > Aurrekoan mendira joan ginen.

Etorkizunari begira eginikoa bada, berriz, zehaztugabea behar du:

  • Bertze egun batean (batez, baten) solas eginen du.

*Izartxoa dutenak gaizki daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun