*Asko maite naiz> *Asko maite dut nire burua > Asko maite dut neure burua

Perpaus bihurkariak ekarri ditugu aldi honetan Euskararen Txokora. Alboko hizkuntzetan erreflexibo izenez ezagutzen direnak dira eta euskaraz, <neure, heure, bere, beren/euren... + burua> esapidea erabiliz osatzen direnak, hau da, izenordain indartuarekin.  

Hona hemen adibide batzuk:

  • Ezin izanen dugu geure burua horretara behartu (*ez gure burua).
  • Andonik bere burua zauritu du.

Horien inguruan, ordea, sarritan kalko itxurako hainbat esapide erabiltzen dira eta hona hemen Euskaltzaindiak emandako zenbait ohar:

a) IDORTU, GARBITU, ORRAZTU, AURKITU eta gisako aditzekin da erregimena erabiltzea zuzena da:

  • Idor zaitez ongi! 
  • Ispiluaren aitzinean orrazten da goizetan.

b) Honako egitura hauek euskaraz bihurkari bidez eman izan direnez, hala ematea da egokiena:

  • *Errekara bota naiz > Neure burua errekara bota dut.
  • *Sarritan ikusten gara egoera horretan > Sarritan ikusten dugu geure burua egoera horretan.
  • *Etorriko ote zaren galdetzen naiz > Etorriko ote zaren galdetzen diot neure buruari.

c) Aldi berean, era honetakoak baztertzekoak dira: 

  • *Garbitu (al) zara aurpegia? > Garbitu (al) duzu aurpegia?
  • *Galtza berriak erosi naiz > Galtza berriak erosi ditut.
  • *Txapela jantzi naiz > Txapela jantzi dut.

Horietan, aurpegia, galtza berriak eta txapela aditzen osagarri zuzenak dira, eta, beraz, du behar dute.

Hau ere desegokia da:

  • *Ea ongi esplikatzen naizen > Ea ongi adierazten/azaltzen dudan...

*Izartxoa dutenak gaizki daude.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun