Autobus berdinean etorri ziren ala autobus berean etorri ziren?

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 1a, 12:00

Ez dira gauza bera autobus berdinean etorri ziren eta autobus berean etorri ziren. Berdin izenlagunak elkarren antza duten gauza bi edo gehiago adierazten du; ber(a) erakusleak, berriz, gauza bakar beraz ari dela. 

  • Zure amak eta nireak auto berdina erosi dute badiogu, auto igualak erosi dituztela diogu; bi auto daude aipamenean, bakoitzak berea erosi du eta. 
  • Zure ama eta nirea auto berean etorri dira erraten badugu, aldiz, auto bat bertzerik ez dago.

Hona hemen bertze adibide batzuk:

  • *Egun berdinean joan ziren oporretara > Egun berean joan ziren oporretara.
  • *Eskola berdineko ikasleak gara > Eskola bereko ikasleak gara.
  • *Atzoko mutil berdina etorri da ate joka > Atzoko mutil bera etorri da ate joka.
  • *Nereak eta Eneritzek arropa bera daramate > Nereak eta Eneritzek arropa berdina daramate. 

*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun