Foru Erkidegoan 31 pertsona dira Covid-19 birusarengatik hil direnak, atzo baino 7 gehiago. Hildakoen adinak 69 eta 91 urte bitartekoak dira, eta batez beste 84 urte dituzte, gehienak lehendik patologiaren bat zituztenak.
Nafarroako datuak | Eguneraketa: martxoak 24, 11:30ean
Positiboak | 1.014 |
Hildakoak | 31 |
Alta hartu dutenak | 11 |
Ospitaletan daudenak | 405 (horietatik 45 ZIUn) |
Etxeko zaintzapean | 609 |
Herriz herriko datu ofizialik ez
Harrigarria bada ere, Nafarroako Osasun Departamentuak ez du gure inguruko herri eta zahar etxeetako daturik argitaratzen. Izan badaude kasu positiboak, baina herrika datu ofizialik ez. Hartara, ezin jakin zehazki zenbat pertsona diren gure herrietan Covid-19 birusarekin positibo eman dutenak, ospitaletan ingresatuak edo etxeko zaintzapean daudenak edota sendagiria hartu dutenak. Datuen komunikazioari dagokionez, gardenagoa da Euskal Autonomi Erkidegoan daramaten politika informatiboa.