*Gazteen artean ematen da > Gazteen artean gertatzen da

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 23a, 06:30

Adiera aunitz ditu eman aditzak, baina bada erabilera bat gomendagarria ez dena: *Arazo hori hamasei urteko gazteen artean ematen da moduko esapideak, adibidez. Honela erabiltzea komeni da: ‘Arazo hori hamase urteko gazten artean gertatzen da’ edo antzeko esapideen bidez.

Euskaltzaindiak erraten duen bezala, ez da zuzena eman aditzak gertatu edo izan aditzak ordezkatzea, gaztelaniazko dar aditzak eraginikoak.

Erreparatu adibide hauei:

  • *Futbol-txapelketako azken jardunaldian sei berdinketa eman dira > Futbol-txapelketako azken jardunaldian sei berdinketa gertatu/izan dira.
  • *Neska-mutikoen artean ematen diren liskarrak > Neska-mutikoen artean gertatzen/izaten diren liskarrak.

Oharra: eman = irudi izan / iduri izan / iruditu. Adiera egokian, parekoak dira. Adibide hauetan, erraterako:

-Horrela jantzita sorgina ematen duzu (iduri duzu, dirudizu).

-(...) hibernatzen ari den hartza ematen du (iduri du, dirudi).

-Bengoetxea ematen du (iduri du, dirudi).

 

*Izartxoa dutenak gaizki daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun