- Son casas diferentes > Etxe desberdinak dira. Zuzena da, etxeak diferenteak direla adierazi nahi du.
- *Komunikabide ezberdinetan agertu da hori > Hainbat/zenbait komunikabidetan edo komunikabide batzuetan agertu da hori
- *Parlamentuko alderdi desberdinak bat etorri ziren bozketan > Parlamentuko alderdiak edo alderdi guztiak bat etorri ziren bozketan.
- *Iritzi ezberdinak daude > Badira era guztietako iritziak.
- *Neurketak egiteko tresna desberdinak erabiltzea komeni da > Neurketak egiteko tresna bat baino gehiago erabiltzea komeni da.
*Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.