Ilbeltzak 25, osteguna
Iturenen puska biltzea joaldunekin eta afaria. Aurtitzen 19:30ean puska biltze joareekin eta ondotik afaria.
Ilbeltzak 27, larunbata
Iturenen ilunabarrean puska biltzea joaldunekin eta afaria. Ondotik, Izer eta Alabier musikariak. Aurtitzen 21:00etan afaria.
Ilbeltzak 28, igandea
Iturenen gosaria, joaldunak puska biltzen ariko dira musikariek lagunduta, eta ondotik bazkaria izanen dute. Bazkalondoan Andoni Mitxelena musika jotzen ganbaran eta behean Holako taldea. Aurtitzen 14:00etan bazkaria elkartean. Ilunabar aldera puska biltzea joareekin eta ondotik, afaria.
Ilbeltzak 29, astelehena
Goizean gosaldu eta Zubietako joaldun, mozorro eta karrozek Aurtitz bisitatuko dute. Salda hartu eta Iturenera joanen dira. Desfilea eginda, bakoitza bere herrira joanen da bazkaltzera. Arratsaldean musika izanen dute eta gauean afaria. Iturenen, Andoni Mitxelena akordeoilaria eta Holako taldea ariko dira jotzen.
Ilbeltzak 30, asteartea
Goizean gosaldu eta iturendarrek zubietarrei bisita eginen diete, Aurtitzen geldialdia eginez. Salda hartu, desfilea egin eta bakoitza bere herrira itzuliko da bazkaltzera. Arratsaldean, musika izanen dute eta gauean afaria. Iturenen Holako taldea ariko da jotzen.
Ilbeltzak 31, asteazkena
Zubietan kontuen eguna izanen dute: goizean puska biltzea eta gosaria eginen dituzte eta arratsaldean joaldunak aterako dira. Iturenen, bazkaria eginen dute Kristian akordeoilariarekin eta ilunabarrean puska biltzera aterako dira eta afaria izanen dute. Aurtitzen bazkaria eginen dute, puska biltzen aterako dira eta afaria izanen dute.
Otsailak 3, larunbata
Iturenen kontuen eguna izanen dute: eguerdian dantzak izanen dituzte, eta herri kirolak izanen dira. Ondotik, ganbaran bazkaria izanen dute Andoni Egañarekin eta Julio Sotorekin, eta musika izanen da gauera arte. Aurtitzen zaharren afaria eta dantzaldia izanen dituzte akordeoilariarekin.
Otsailak 4, igandea
Aurtitzen kontuen eguna izanen dute: bazkaria eginen dute elkartea eta inauteriak bukatuko dituzte horrekin.