Bigarren urtez egin zen osasunaren aldeko eguna ospatu zuten maiatzaren 27an Sunbillan. Egun arrakastatsua izan zen eta denera 21.059 euro bildu ziren, Honela, mila bat euro hurrengo edizioaren antolaketarako gorde eta uztailaren 4an, 10.000 euroko txeke bana eman zieten antolatzaileek esker oneko solasak bertzerik ez zituzten ADANO eta ANADI elkarteko ordezkariei.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, 10.000 txartel saldu ziren, kirolariek sinatutako kamisetekin egindako enkantean 4.000 euro bildu ziren eta Izaskun Aizpuruk egindako pultserekin 2.500 euro.