Uda giroa

San Pedro bestak ospatuko dituzte Donezteben ekainaren 28tik uztailaren 2ra

Doneztebarrak prest daude herriko bestak ospatzeko bi urteren ondotik eta hainbat ekitaldi izanen dituzte aste honetan.

Ekainak 28, asteartea: 18:30ean Bezperak elizan Mendi abesbatzaren eskutik. 20:00etan txupinazoa. Ondotik kalejira herriko txistulari eta gaiteroekin eta Elutxa txarangarekin. Zopak herriko elkarte eta ostatuetan. 00:30ean dantzaldia Gabenara taldearekin.

Ekainak 29, asteazkena: 09:00etan dianak gaitero eta txarangarekin. 11:00etan meza nagusia, 'Agur Doneztebe' eta Trapatan eta bandera dantza. Elutxa txaranga eta gaiteroak herritik barna. 12:00etan buruhandiak. 13:30ean luntxa udaletxe azpian. 17:00etatik 19:00etara haurrentzako tailerra eta ihes gela eskolako patioan. 17:45ean Ezkurra frontoian Erreka elkarteko pilotari gazteak eta pilota partida: Bengoetxea VI- Erasun Elizalde-Urruzolaren kontra. Sarrerak 5 eurotan (Anela elkartearentzako). Ondotik txistorrada Santa Luzia plazan. 20:00etan dantzaldia Gabezin taldearekin. 22:15ean Erreka dantza taldearen ikuskizuna Bear Zanan. 00:30ean dantzaldia Gabezin taldearekin.

Ekainak 30, ortzeguna: 09:00etan dianak txarangarekin. 11:30ean buruhandiak. 12:00etan bertso saioa: Sustrai Colina, Saioa Alkaiza eta Joanes Illarregi, Maialen Belarra gai-jartzailearekin. 14:00etan Gazte Burrunbaren bazkaria Santa Luzia plazan. 16:30ean puzgarriak eskolako patioan. 17:00etan Elektrokula elektrotxaranga. 20:00etan Mexikortxo Santa Luzia plazan. 22:15ean zezensuzkoa Bear Zanan. 00:00etan DJ KOOL.

Uztailak 1, ortziralea: 09:00etan dianak aurorekin. 10:00etan Lore eskaintza San Pedrori elizako plazan. 10:00etan herri musa Gazte Burrunbaren eskutik. 11:00etan Udal Ttikiaren ongi etorria eta txupinazoa. 11:30ean kalejira eta Dantzari Ttikien ikuskizuna Bear Zanan. Ondotik luntxa dantzarientzako. 13:00etan buruhaundiak. 14:00etan Udal Ttikia aukeratzen parte hartu duten haurren bazkaria. Burrunba luntxa Santa Luzia plazan. Ondotik bingo musikatua. 16:00etan haur jolasak Bear Zanan, Udal Ttikiak emanen dio hasiera. Ondotik Udal Ttikiaren diploma banaketa eta botere itzulera. 17:00etatik 19:00etara Ginkana Intzakardin. 17:00etan Poteo Alaia, aurorak eta kuadrillak Elutxa txarangarekin. 19:30ean DJ PORRU haur berbena Santa Luzia plazan. 21:00etan Dantza Plaza gaiteroekin. 22:15ean Zezensuzkoa Bear Zanan.  00:00etan Mugi Panderoa.

Uztailak 2, larunbata: 09:00etan dianak gaiteroekin. 10:00etan Argitsu feria Parrokia karrikan. 10:00etan discgolf txapelketa Intzakardin (egunean bertan apuntatzeko). 11:00etan herri gosaria Intzakardin. Doneztebeko erraldoien konpartsa herritik barna (eguraldi ona eginez gero). 14:00etan herri bazkaria Intzakardin, Kaldereteak. Bazkarian jokoak. Ondotik erreka igoera. 20:00etan Los Cazahuetes mariatxiak Santa Luzia plazan.  21:30ean Zezensuzkoa txarangarekin Bear Zanara. Ondoren haurren 'Gaixoa ni' Bear Zanan. 23:00etan kontzertuak: Kota Zero, Bastardix eta Tirri&Tery.

Erlazionatuak

«Jendea gogotsu dago normaltasunera bueltatzeko eta bestak ospatzeko»

Malerreka Doneztebe

Doneztebeko alkate izana da Xanti Uterga (Doneztebe, 1984) sei urtez eta herriarentzako lanean segitzen du gaur egun zinegotzi moduan. Herriko best...
«Bi urteren ondotik pila bat eskertzen dut jendearen irribarreak berriz ikustea»

Malerreka Doneztebe

«Donezteben bizi den neska baztandarra» da Erreka Guraso Elkarteko Montse Pacha (Baztan, 1982) eta «jendearekin harremantzea eta ...
«Herria bizirik mantentzeko gazteen parte-hartzea ezinbertzekoa da»

Malerreka Doneztebe

Doneztebeko 21 urteko «neska saltsera» da Itxaso Estanga. Dantza, musika, mendira joatea eta besta ditu zaletasun eta 2020tik Gazte Bur...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun