Artxiboko irudiak

Olatz Garmendiak, Donamariako mojen ahizpa nagusiak, komentuko bizimoduaren berri eman zion Ttipi-Ttapari 2004an

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 24a, 15:00

Apirilaren 20an 60 urte bete dituzte Donamarian moja karmeldarrek. Euren bizimodua hurbilagotik ezagutzeko, 2004an Ttipi-Ttapa Telebistako kamerak komentura sartu ziren. Joseba Olagaraik Olatz Garmendia ahizpa nagusia elkarrizketatu zuen.

 

Biografia:
Olatz Garmendia Azpeitian jaio zen eta 15 urte bete arte arte ibili omen zen eskolan, mojekin. Eskolatik irtendakoan denda batean lan egin zuen eta irakasle moduan ere jardun zuen denbora batez. 19 urterekin Donamariako karmeldarren komentura etorri zen moja eta komentuan bizi izan da ordutik. Donamariar sentitzen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun