60 urte bete dituzte gaur moja karmeldarrek Donamarian

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 20a, 12:00

1960ko apirilaren 20an ailegatu ziren moja karmeldarrak Donamariako komentura. Beraz, gaur 60 urte bete dituzte. Ahizpa haietatik hiru oraindik Donamarian daude: Mari Carmen, Carmen eta Herminia. Komenturik helarazitako ohar batekin eskerrak eman nahi izan dizkiete donamariarrei: «Guztiagatik eskerrak eman nahi dizkizuegu donamariarroi, bai orduan eta bai gaur egun, zuen artean onartzen gaituzuelako. Mila esker, eskerrak aunitz. Orain hamar urte, besta ederra ospatu genuen elkarrekin. Oraingoan, konfinatuta gaude denok. 5 urte barru besta erraldoia?».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun