Mozorro besta lehertzear da

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 23a, 20:00

Joan den astean Eratsunen eta Elgorriagan ospatu zituzten inauteriei lekukoa hartuz, ortzirale honetan Sunbillan eta Leitzan ospatuko dituzte inauteriak eta astelehenetik aitzinera, Ituren, Zubieta eta Aurtitzen lehertuko da besta. Bitartean, duela 19 urte Ttipi-Ttapa Telebistak Ituren, Zubieta, Aurtitz eta Sunbillako inauterien inguruan eta duela 15 urte Leitzako inauterietan egindako bideokliparekin gozatzeko aukera izanen dugu. Ondoko egunetan inauterietako bideo gehiago argitaratuko ditu Ttipi-Ttapak.

Bihar goizean Sunbillako inauterietan hartutako irudiak, larunbatean Iturengoak eta Leitzakoak eta igandean Zubietakoak izanen dituzue eskura.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun