Ilbeltzaren 24tik 29ra ospatuko dituzte Leitzako inauteriak

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 23a, 07:30
Larunbatean herriko eskea osatu eta astelehen eta asteartean baserri auzoetan barna ibiliko dira.

Atsaureak, gurdiak, eskea... heldu da kolorea eta umorea. Ostiralean hasi eta asteartera bitarte festarako aitzakiarik ez dute faltako Leitzan. Urteroko osagaiak izanen dituzte inauteriek: eskolako umeen kalejira, gurdien desfilea, herriko eta baserrietako eskeak, Atekabeltzeko festa eta atsaure kalejira. Inauteri ondorena goxatzeko, berriz, Azken balea ikuskizuna antolatu dute ilbeltzaren 29rako.

Ilbeltzak 24, ostirala
15:00 aldera eskolako umeen kalejira herrian barrena.

 

Ilbeltzak 25, larunbata
14:00etan Aurreran bazkaria eskean aterako direnentzat. 16:00etan herriko auzoetan eskea. 20:00etan presoen aldeko kalejira plazatik abiatuta, Elkartasun Taldeak antolatuta. ­21:30ean apustularien afaria Atekabeltzen. 00:30 apustularien Ludojira plazatik abiatuta. 01:00 Jokularien karaokea Atekabeltzen.

Ilbeltzak 26, igandea
12:00etan gurdien irteera eta mozorroen kalejira Incansables txarangarekin.  12:00etatik 14:00etara  Txu-txu trena herrian barrena. 14:30etan bazkaria eskolako jangelan eta ondoren Incansables. 16:00etatik 18:00etara Txu-txu trena herrian barrena. 19:00etatik 23:00etara Joxe Mendizabalekin musika plazan.

 

Ilbeltzak 27, astelehena
09:00 aldera Gorriztaran, Arkiskil, Erreka eta Sakulu auzoetako eskea txistulariek eta Incansables txarangak lagunduta. 17:00etan umeen kalejira trikitilariekin. Ondoren txokolate jatea eta goxokiak plazan. ­19:00etatik 23:00etara Joxe Mendizabalekin musika plazan.

Ilbeltzak 28, asteartea
09:30etan Erasote auzoan eskea herriko txistulariekin. 11:00etatik 13:00etara puzgarriak frontoian. 14:30ean eskelarien bazkaria Aurreran. 16:00etatik 18:00etara puzgarriak frontoien. 18:30ean atsauretuen kalejira herriko musikariekin. 19:30etik 21:30era eta 23:30etik 01:30era Gabenara taldea plazan.

Ilbeltzak 29, asteazkena
17:00etan Azken balea haurrentzako emanaldia eskolako jangelan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun