Kolorez eta umorez blai Elgorriagako inauteriak

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 20a, 16:30

Elgorriagako haur, gazte eta helduek kolorez eta umorez bete zuten herria inauterietan. Eguraldi bikaina lagun, ortziralean herrian barna ibili eta afaria egin zuten. Larunbatean, berriz, zirkua izan zuten gai eta horri loturiko mozorroz bete ziren karrikak.

Igandean mozorroen desfilea, luntxa eta mus txapelketa izan zituzten gozagarri. Argazkiak: Olaia Olazar eta Maialen Arrieta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun