Ortziraletik igandera inauteri giroa nagusituko da Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 22a, 08:30
Batzuk paperean eta bertzeak ikusle, igandean jendetza bilduko du bertze behin ere karrozen desfileak.

Ilbeltzaren 24tik 26ra ospatuko dituzte Sunbillako inauteriak. Eskean aterako diren gazteak izanen dira inauterietako txispa piztuko dutenak, baserrietako eskearekin. Gauen, berriz, emakumeen afaria izanen dute. Larunbatean ere ez da festarako aukerarik faltako eta igandean, karrozen desfilearekin borobilduko dituzte, umorea, kolorea eta besta giroa nagusi izaten diren egunak. 

Ilbeltzak 24, ortziralea

09:00etan Ariztigain kanpinean gosaria. Ondotik herriko gazteak bi taldetan banatuta baserrietako eskea eginen dute Modesto eta Joxe Angel akordeoilariekin. Eguerdian bazkaria eginen dute Exkernekobordan Mendaur aldekoek eta Bustitzen bertzeek. Arratsaldean txokolate jatea. 16:30etatik 19:30era dantzaldia  frontoian Alberto Djaren eskutik.  21:30ean eskean dabiltzanen afaria Fondan eta emakumeen afaria Ulibeltzak Elkartean. Emakumeek afalondoan sorpresa izanen dute.

Ilbeltzak 25, larunbata

10:00etan Bustitz ostatuan gosalduta, eskean ibiliko dira gazteak Beñat akordeolariak lagunduta. Ondotik bazkaria eginen dute Fondan. 17:00etatik 20:00etara Disko Festa izanen dute Ulibeltzak Elkartean Alberto Djarekin. Gauean gazteek Elortxuri jatetxean afalduko dute.

Ilbeltzak 26, igandea

11:00etan karrozen desfilea. Desfileko denboran opilak, gaztainak, tortilla eta ardoa banatuko dituzte. Desfilea bukatutakoan, bi magren eta bildotsaren zozketa.  14:30ean bazkaria Ulibeltzak elkartean eta bazkalondoan dantzaldia Hauspolariek taldearekin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun