Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako buruzagi independentisten aurka egindako epaia salatzeko eta kataluniarrei elkartasuna adierazteko, Doneztebeko Mendaur ikastetxeko hainbat irakasle bildu dira «askatasuna» eta «erreferenduma ez dela delitua» aldarrikatzeko.
Kataluniako politikarien aurkako epaia salatzeko eta haiei babesa adierazteko elkarretaratzeek ez dute etenik. Astelehenean, Leitzan, Elizondon eta Lesakan egin zituzten. Herenegun Aiako Harritik elkartasun keinua egin zieten, eta atzo Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango Herrietako Eskoletako langileek elkarretaratzea egin zuten. Gaur gauza bera egin dute Lekarozko institutuko langileek eta Doneztebeko institutukoek.