Lekarozko institutuan ere elkarretaratzea egin dute kataluniarrei babesa adierazteko

Ttipi-Ttapa 2019ko urriaren 18a

Kataluniako politikarien aurkako epaia salatzeko eta haiei babesa adierazteko elkarretaratzeek ez dute etenik. Astelehenean, Leitzan, Elizondon eta Lesakan egin zituzten. Herenegun Aiako Harritik elkartasun keinua egin zieten, eta atzo Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango Herrietako Eskoletako langileek elkarretaratzea egin zuten. Gaur gauza bera egin dute Lekarozko institutuko langileek. Arantza eta Leitzako Udalek eguerdirako, 12:00etan, egina dute deialdia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun