Aiako Harritik Kataluniara elkartasun keinu argia

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 17a, 06:56

2017an Kataluniako mugimendu independentistak Montserraten egin zuen ekintza bera gogoratu zuten. Argazkia: GED.

Atzo, iluntzean, mendizale talde bat Aiako Harrian bildu zen, Kataluniako mobilizazioen aitzinean elkartasuna adierazteko asmoz. Elkartasunaren adierazle izan ziren piztutako argiak, 2017an Kataluniako mugimendu independentistak Montserraten egin zuen ekintza bera gogoratu zuten. Horrez gain, «Erreferenduma ez da delitua» mezua zabaldu zuten, lau haizetara. Sare sozialetan ekintzak utzitako irudi ikusgarriak erakusteaz gain, larunbatean Donostiara joateko deia egin dute.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun