Sindikatuen deia
ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek sinatu duten agirian, mobilizaziorako deia egin dute: «sindikatuok eutsi eginen diogu demokraziaren, elkarrizketaren eta politikaren aldeko jarrerari, baita printzipio horien aldeko mobilizazioari ere». Hainbat lantokitan iragarri dituzte mobilizioak gaurko. Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango Herrietako Eskoletako langileek atzo egin zuten elkarretaratzea.
Udalek antolatutako deialdiak
Astelehenean bezalaxe, herritarrak mobilizatzera deitu dituzte Arantza eta Leitzako Udalek. 12:00etan Herriko Etxe parean bilduko dira Arantzan eta Informazio Gunearen aurrean Leitzan. 2017ko urriaren 1eko erreferendumagatik epaitu dituzten buzuragi independentistei ezarritako zigorra gaitzetsi eta haientzat askatasuna eskatuko dute.
Asteburuan mobilizazioek segida
Larunbatean, berriz, mobilizazio nazionala deitu du Gure Eskuk, Donostian: 17:30ean abiatuko da martxa, Antiguatik, Erreferenduma ez da delitua. Askatasuna leloa aldarri dutela.