Aimar Olaizolaren agurrerako sarrerak salgai dituzte Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 21a, 19:00
Aimar Olaizolak profesionaletako azken partida jokatuko du azaroaren 13an sorterrian.

Azaroaren 13an Aimar Olaizolaren agurreko pilota jaialdira joan nahi dutenek bi modu dituzte sarrerak eskuratzeko: aurrez aurre, Amaiarenean eta estankoan (herritar erroldatuentzat zerrenda bat bada eta erroldatu gabeentzat bestea) edo online, esteka horretan eskatzen diren datuak sartuz.

Izena ematen duten guztientzat sarrerarik ez balego, erroldatuek izanen dute lehentasuna. Erroldatu guztientzat sarrerarik ez balego, zozketa publiko bidez banatuko dituzte. Pertsona bakoitzak sarrera bakarra eskura dezake. Gonbidapena dutenek ezin izanen dute bestelako sarrerarik eskuratu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun