Partida bikaina jokatu zuten eta hogeita banakoaren ondotik, txapapera bota zuen azkeneko pilotakada Olaizola gazteak. Partidaren ondotik, bai Aimar Olaizola, baita Mikel Goñi ere elkarrizketatu zituen Ttipi-Ttapa Telebistak. Pilotaz gain, haurrendako jokoak (karts, puzgarriak, kukaina, igerilekuko jokoak izan zituzten). Kuadrillen bazkaria ere urte hartan berreskuratu zuten Sunbillan eta bazkalondotik, Bidasoan freskatu ziren gazteak.