Nafarroako harrijasotze txapelketa irabazi du Josetxo Urrutia leitzarrak

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 17a, 08:52

Josetxo Urrutia, 100 kiloko bolarekin lanean.

5.250 kilo altxatu zuen Iruñeko Sanferminetako azken jardunaldian

Ingude altxatzen bezala, harri jasotzen ere Josetxo Urrutia leitzarrak irabazi zuen Nafarroako txapela uztailaren 14an, Iruñeko Sanferminetako azken herri kirol txapelketan. Denera 5.250 kilo altxatu zuen Urrutiak (20 altxaldi 125 kiloko zilindroari, 12 altxaldi 112,5 kiloko kubikoari eta eta 14 altxaldi 100 kiloko bolari). Xabier Ariztegi Santxin etxalartarra bigarren izan zen, 4.925 kilo altxatuta eta Iruñeko Albaro Zugarrondo hiruharrem, 4.100 kilorekin.

 

Iruñeko Sanferminetatik txapel uzta handia etorria da aurten ere eskualdera. Horretaz gain, emakumezkoen arpana marka berria lortu zuten Itxaso Onsalo aresoarrak eta Billabonako Leire Astiasaranek eta ingude altxatzen Euskal Herriko marka hobetu zuen Maika Ariztegi iturendarrak, 99 altxaldirekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun