Beti Gazte nagusitu da Sanferminetako 4x4 sokatira torneo mistoan

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 13a, 13:25

Beti Gazteko lauko sokatira talde mistoa lanean, Berriozarren kontrako tiraldian. Argazkia: Diario Noticias

Emakumezkoen binakako erakustaldian Elgorriagako Irune Izkue eta Leire Astiasaran gailendu ziren

Iruñeko Sanferminetako herri kirol saioen barrenean, uztailaren 12an, 4x4 sokatira torneo mistoa jokatu zen eta bertan Lesakako Beti Gazteko laukotea nagusitu zen, Berriozar, Antsoain eta Txantrearen aitzinetik. Binakako emakumezkoan aizkora erakustaldian, Elgorriagako Irune Izkue eta Villabonako Leire Astiasaran gailendu ziren.

 

Beti Gazteko sokatira taldean, Aitziber Goienetxe, Oihana Mindegia (Aurtitz) Iñigo Altzugarai eta Gerardo Telletxea aritu ziren.

Emakumezkoen binakako aizkora saioan, Elgorriagako Irune Izkue eta Villabonako Leire Astiasaran nagusitu zitzaizkien Aresoko Itxaso Onsalo eta Berako Nerea Sorondori eta Iturengo Maika Ariztegi eta Berako Amaia Garciari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun