Baztango Basaburuako Unai Aleman eta Xabier Mitxelena suertatu ziren txapeldun Nafarroako kadete mailako arpana txapelketan. 5 minutu eta 38 segundo behar izan zituzten lana burutzeko. Bigarren postua Araxesko Josu Elizalde eta Beñat Goikoetxearentzat izan zen (6:05), hirugarrena Andra mariko Axular Jaka eta Aimar Arañarentzat (7:23) eta laugarrena Andra Mariko Irati Igoa eta Pello Altzelairentzat (8:55)
Nafarroako hirugarren mailako aizkora txapelketako kanporaketa ere jokatu zen Iruñean, eta Ezkurrako festetan jokatuko den finalerako bortz txartelen bila aritu ziren hamar aizkolari, bi kanaerdikotara. Arostegiko Xuban Kañamares izan zen bizkorrena (6:21.25). Bigarren Ezkurrako Moises Gogorza izan zen (6:47.19), hirugarren Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberria (6:53.30), laugarren Segoviako Emilio Garcia (7:45.92) eta bosgarren Uharte-Arakilgo Iker Gorriti (8:06.72). Bortzek lortu dute finalerako txartela. Finaletik kanpo, seigarren izan zen Beintza-Labaiengo Jacinto Etxekonanea (9:00.28), Arbizuko Joan Flores (10:35.50), Anozko Eneko Pagola (13:02.24), Etxarri Aranatzeko Ander Jaka (16:35.71) eta Uharteko Koldo Garcia (16:14.90).
Bi txapelketa hauetan gain, alebin mailako proba konbinatuan erakustaldia eskaini zuten eta Igantziko taldea bigarren izan zen, Andra Mari taldearen gibeletik eta Artzanegiren aitzinetik.