Bihar eta etzi ere inaute giroan ibiliko dira aranztarrak. Honako egitaraua izanen dute bi egunetan:
Otsailak 14, ortziralea
- Egun osoan eskolako 4. mailatik DBH 2ra bitarteko haurrak, bi taldetan banatuta, Aientsa, Azkilarrea eta Bordalarrea auzoetan baserriz baserri ibiliko dira, eta 1. mailatik 3. mailara bitarteko ikasleak herrian eskean.
- 09:00etan Mozorro Zuriek gosaria eginen dute Primi ostatuan.
- 11:00etan Mozorro Zuriak puxka-puxka herrian ibiliko dira.
- 15:30ean Mozorro Zuriak bazkaltzera joanen dira, Burlada jatetxera.
- Ondotik, kalejira eginen dute herrian barna.
- Arratsaldean, haurren merienda izanen da Ekaitza Elkartean.
- 20:30ean mozorro ttikiei ongietorria eginen diete.
- 21:00etan bertso afaria izanen da Aterpen Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldiarekin.
- Aldi berean, emakumeen afaria aurten Pabloenean izanen da.
- 01:00etatik aitzinera dantzaldia izanen da Belfast taldearekin gorapean.
Otsailak 15, larunbata
- Goizean eskolako haurrak baserriz baserri Eguzkialdea auzoan ibiliko dira.
- 14:00etan Mozorro Zuriek Pabloenea jatetxean bazkalduko dute.
- Arratsaldean, haur, gazte eta heldu mozorrotuek kalejira eginen dute herrian barna.
- Ilunabarrean, Mozorro Zuriek herri kirol saioa eginen dute frontoian.
- Ondotik, Mozorro Zuriak Ekaitza Elkartera joanen dira afaltzera.
- 00:30etik aitzinera Muxutruk taldearekin dantzaldia izanen da gorapean.