Inauteak 2025

Arantzako inauteak ortzegunetik larunbatera ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 11a, 08:00

Joan den urteko inauteetan Mozorro Zuri atera ziren gazteak.

Ortzegun goizean hasiko dira aranztarrentzat hain maiteak diren herriko inauteak, eta larunbatera arte besta giroan ibiliko dira. Atorra koadroduna, galtza urdinak eta zuriak soinean eta puxka-puxkak bizkarrean paratuta, 40 bat Mozorro Zuri bilduko dira aurten Beñat eta Andoni Mitxelena akordeoilariekin.

Otsailak 13, ortzeguna
  • 08:30ean Mozorro Zuriak gosaltzeko bilduko dira Primi ostatuan.
  • 11:00etan Mozorro Zuriak eskolako ikasleekin elkartuko dira plazan. Ikasleek eskolan prestatutako bizkarrekoak edo puxka-puxkak paratuko dizkiete eta elkarrekin dantzan ibiliko dira.
  • Ondotik, Mozorro Zuriak, bi taldetan banatuta, baserrietara joanen dira. Batzuk Aientsa eta Azkilarrera, eta bertzeak Eguzkialdera eta Bordalarrera. Eguna hala pasatuko dute, Beñat eta Andoni Mitxelena akordeoilariekin.
  • Arratsaldean, eskolako ikasleek herri kirol saioa izanen dute.
Otsailak 14, ortziralea
  • Egun osoan eskolako 4. mailatik DBH 2ra bitarteko haurrak, bi taldetan banatuta, Aientsa, Azkilarrea eta Bordalarrea auzoetan baserriz baserri ibiliko dira, eta 1. mailatik 3. mailara bitarteko ikasleak herrian eskean.
  • 09:00etan Mozorro Zuriek gosaria eginen dute Primi ostatuan.
  • 11:00etan Mozorro Zuriak puxka-puxka herrian ibiliko dira.
  • 15:30ean Mozorro Zuriak bazkaltzera joanen dira, Burlada jatetxera.
  • Ondotik, kalejira eginen dute herrian barna.
  • Arratsaldean, haurren merienda izanen da Ekaitza Elkartean.
  • 20:30ean mozorro ttikiei ongietorria eginen diete.
  • 21:00etan bertso afaria izanen da Aterpen Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldiarekin.
  • Aldi berean, emakumeen afaria aurten Pabloenean izanen da.
  • 01:00etatik aitzinera dantzaldia izanen da Belfast taldearekin gorapean.
Otsailak 15, larunbata
  • Goizean eskolako haurrak baserriz baserri Eguzkialdea auzoan ibiliko dira.
  • 14:00etan Mozorro Zuriek Pabloenea jatetxean bazkalduko dute.
  • Arratsaldean, haur, gazte eta heldu mozorrotuek kalejira eginen dute herrian barna.
  • Ilunabarrean, Mozorro Zuriek herri kirol saioa eginen dute frontoian.
  • Ondotik, Mozorro Zuriak Ekaitza Elkartera joanen dira afaltzera.
  • 00:30etik aitzinera Muxutruk taldearekin dantzaldia izanen da gorapean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun