Uholdeek kaltetutako traste handiak biltzeko zerbitzua izanen dute bihar Beran eta Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 25a, 11:30

Urak kalte handiak eragin zituen. Irudian Ricardo Baroja eskolako sotoan hondatutako objetuak.

Berako eta Lesakako Udalek eta Bortzirietako Hondakinen Mankomunitateak antolatuta,  larunbat goizaldeko uholdeek kaltetutako bizilagunentzat traste handiak biltzeko zerbitzua izanen dute bihar bi herrietan. 

Uholdeek hondatutako altzari, etxetresna elektriko eta bertzelako objetuak dituztenek 662 078 400 zenbakira whatsapp mezu bat bidali beharko dute gaur eta zerbitzua jaso ahal izateko, eta bihar goizean, ortziralea, pasako dira langileak biltzera. 

Horrekin batera, oroitarazi nahi dute larunbat honetan, maiatzaren 27an Alkaiagako garbigunea irekia egonen dela 09:00etan hasi eta 13:00ak arte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun