Euri zaparradek kalte material handiak, errepide mozketak eta luiziak eragin dituzte Aranon, Beran eta Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 20a, 08:30

Altzateko plaza urak hartuta

Berako Zia errekako ur goraldiak izugarrizko kalteak eragin ditu bart arratsean. Lesakan erortza batek ubide bat itxi du eta horren ondorioz ura karrikara desbideratu eta 15 etxebizitza inguru kaltetu ditu. Eta Arano inkomunikatuta gelditu da erortzek errepidea itxi baitute bi aldeetara, Goizueta aldera eta Hernani aldera.

Beran uholdeak kalte material haundiak sortu ditu karrika, etxe eta saltokietan

04:30 aldera ekaitza lehertu da Beran. Larrategaineko estazio metereologikoak 102 l/m2-ko neurtu ditu eta uholdeak izugarrizko triskantza egin du karrikan.










 





 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun