Dagoeneko lau taldek adierazi dute Beran zerrenda aurkezteko asmoa: EH Bilduk, Herrirakok, UPNk eta orain PPk.
Duela lau urteko hauteskundeetan Navarra Suma aurkeztu zen Beran eta ez zuen zinegotzirik lortu. 2015eko udal hauteskundeetan, berriz, bereizita aurkeztu ziren PP eta UPN, eta UPNk zinegotzi bat lortu zuen baina PPk ez.