Hautagai erregionalistak adierazi duenez, «herri osoarentzat lan egitea eta beratarrek dituzten kezka eta behar guztiei erantzutea du helburu, hurbileko eta kalitatezko arreta eskainiz, eta herritarrek herri inklusiboago bat eraikitzeko erabakiak hartzen parte har dezaten».
«Eraikitzaileak izateko gogoz aurkezten naiz –dio Igoak, UPNk bere web orrian argitaratu duen fitxan–, politika suntsitzaileek haserrea eta Toki Administrazioko herritarraren desatxikimendu argia bertzerik ez baitute eragiten», gaineratu du.
Bere helburuei dagokienez, «kudeaketa ekonomiko eraginkorragoa lortzea» dela azpimarratu du, «udal baliabideak herriari benetan onura dakarkioten kontuetara bideratuz, eta ez batzuen interesetara».