Azkeneko bi agintaldiotan zinegotzi izan da Oiartzabal, eta bietan German Castillo izan dute taldearen zerrendaburu. Oraingoan, aldiz, Josean Oiartzabal izanen da alkategaia.
Maiatzeko hauteskundeetara aurkeztuko da berriz ere Herrirako talde independentea. Oraingoan Josean Oiartzabal izanen dute alkategai eta bere taldeko partaideen artean gizartearen ugaritasuna ordezkatu nahi dute: «guraso bakarreko familiak, pertsona etorkinak, aniztasun funtzionala dutenak, LGTBIQ+ kolektibokoak, gazteak, ehiztariak, baserritarrak, irakasleak…». Herrirako taldeak Bera izanen du bere jardueraren «ardatz nagusi, inongo talde politikorekiko menpekotasunik gabe». Udalean bi agintaldi egin ondotik, «prest gaude alkatetzatik Bera hobetzeko eta elkarrekin etorkizun oparo bat denontzat eraikitzeko».
Azkeneko bi agintaldiotan zinegotzi izan da Oiartzabal, eta bietan German Castillo izan dute taldearen zerrendaburu. Oraingoan, aldiz, Josean Oiartzabal izanen da alkategaia.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.