Ofizialki bi urtez bestarik gabe egon ondotik, uztailaren 6an, asteazken eguerdian piztuko dute Lesakako sanferminetako txupinazoa. Aurtengoan, pandemia garaian egin duten lana eskertuz, Andra Mari zahar etxeko, Lesakako osasun zentroko eta gizarte zerbitzuetako etxez etxeko langileen ordezkariek piztuko dute lehen suziria. Gainerakoan, ohiko egitaraua izanen dute Lesakako bestek. Asteburuko autobus zerbitzua indartuko da eta herriguneko berdegune eta lorategietan ezin izanen dela akanpatu ere gogorarazi du udalak.
Uztailak 6, asteazkena
Bezpera eguna
10:30ean Lesakako Erraldoi eta Buru- handien konpartsaren kalejira; Harriondoa Kultur Etxea-Andra Mari Zaharren Egoitza–Plaza Zaharra.
12:00etan Herriko-Etxetik piztuko den altxaferoaren eztandak emanen die hasiera aurtengo bestei. Ordu berean txistulariek, soinulariek, trikitilariek, Elutxa Txarangak eta haur ttikien danborradak girotuko dizkigute herriko karrikak euren soinu alaiekin.
17:30ean Tantirumairu Euskal Folklore Taldearen erakustaldia pilotalekuan.
20:00etan Altxaferoa bota ondotik danborrada nagusia abiatuko da, Lesakako Erraldoi eta Buruhandien konpartsa, danbor-jole, Lesakako Banda eta guzti, herri erdigunetik itzulia emanez.
23:00etatik aitzinera Dupla taldearen emanaldia Plaza Zaharrean.
Ondotik Iratzar taldea Plaza Zaharrean.
Uztailak 7, ortzeguna
San Fermin eguna
- 08:30ean Ezpatadantzarien meza ixila. Joan-etorria Txistulari taldearen laguntzaz eginen da.
- 10:30ean Udalbatza bertze agintariekin, Ezpata-dantzari eta Musika Bandarekin batera, herriko ikurrak aitzinean dituztela, abiatuko dira Herriko etxetik elizara, Meza Nagusira. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Meza ondotik, Fermin Zaindariaren irudiarekin herri erdigunetik prozesioa eginen da. Ondotik, Udalbatza, lehen aipatutakoekin, mezara joan diren moduan jaitsiko da Eskolttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den ZUBIGAINEKOA dantza ikustera. Honen ondotik, Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herriko Etxera igan aitzinean.
- 18:00etan Bezperak; Elizara joan-etorria Meza Nagusira bezala eginen da. Bezperetan, Lesakako Abesbatzak kantatuko du. Bezperak akitu ondotik, eta ohiturari jarraiki, herriko dantzariek ZANTZOMONONA ESKU-DANTZA, AURRESKUA eta JOTA eta PORRUSALDA dantzatuko dituzte.
- 19:30ean Plaza Zaharrean, bertso saioa, Arrano Elkarteak antolatua. Bertsolariak: Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Josu Sanjurjo, Erika Lagoma eta Etxahun Lekue. Gai-jartzaile: Iratxe Muxika.
- Gauez Musika Plaza Zaharrean Eztitan Taldearekin.
Uztailak 8, ortziralea
Peñen eguna
- 08:30ean diana Lesakako Gaitariekin.
- 09:00etan Peñen gosaria.
- 10:00etan Peñen danborrada, Elutxa Txarangarekin.
- 12:00etan Betizuak Plaza Zaharrean Elutxa Txarangarekin.
- 17:00etan Haurrentzako Sakako zezen ttikiak eta poniak Eltzeta Plazan.
- 18:00etan Peñen elkartzea Elutxa Txarangarekin Peñen jaitsierarako.
- Ondotik Sakatu Elektrotxaranga.
- 23:00etan Mc Onak Taldea Plaza Zaharrean.
Uztailak 9, larunbata
Haurren Eguna
- 08:30ean diana Lesakako Gaitariekin.
- 10:30ean Haur eta gurasoen danborrada, Lesakako Erraldoi eta Buruhandien konpartsa, Baztango erraldoi eta gaitariak eta Elutxa Txarangak lagunduta. Ondoren Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren Kalejira goiko auzoetara.
- Ondotik Haurrentzako entzierroa Plaza Zaharrean.
- Goiz eta arratsaldez Haur ikuskizunak Eltzeta plazan.
- 12:00etan Betizuak, Plaza Zaharrean, Elutxa Txarangarekin,
- 18:00etan Frontoian eskuzko pilota partidu profesionalak.
- Emakumezkoak: Etxebeste-R. de Larramendi/Etxekolonea-Mugica
- Elite Gizonezkoak: Xala-Azanza/Arretxe-Goñi.
- Arratsaldez Elutxa txaranga kalez kale.
- Arratsalez eta gauez Gabenara taldearen emanaldia Plaza Zaharrean.
Uztailak 10, igandea
Herritarren Eguna
- 08:30ean diana Lesakako Gaitariekin.
- 10:00etan Lesakako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira beheko auzoetara.
- 11:00etan Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, Nafarroako Jotak eskola. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua. Haurrentzako entzierroa Plaza Zaharrean.
- 12:00etan Herri-Kirol erakustaldia Plaza Zaharrean.
- 12:30ean Bermut feminista Koskillatik abiatuta, Xulufrinek antolatua.
- Eguerdian Herri Bazkaria Eltzeta Plazan.
- Ondotik Musika emanaldia Elene eta Maddirekin.
- 17:00etan Haurrentzako ekintzak Beheko Plazan.
- 18:00etan Plaza Zaharrean, Nafarroako Jotak eskolaren emanaldia.
- 19:00etan Txakaindik jaitsiera, ZORTZIKO doinuarekin.
- 20:30ean Txamukos mariatxiak taldea Plaza Zaharrean.
- 00:00etan JAI-HILAK Elutxa Txarangarekin.